[:es]PRE-INSCRIPCIONES CURSO 2021-2022

[:es]PRE-INSCRIPCIONES CURSO 2021-2022

2021-09-12 Sailkatu gabea 0

Zurbirrintzi, Eskaut metodologia daukan aisialdiko talde bat da, Bilboko 2. eta 4. distrituan kokatuta, Artagan batadun pastoralean, hain zuzen ere Jose María Ugarteburu kaleko 10-12an. Eta Bizkaiko Euskalerriko Eskautak elkarteko taldea da.

Neska-mutilen monitore talde batez osatuta dago, gazteak batez ere eta bolondresak. 8-17 urteko umeentzat zuzenduta dago (2004-2012), momentuz; hau da, Koskorrak, Kaskondoak, Oinarinak eta Azkarrak eskaut hizkuntzan.

Gure helburua aisialdia beste modu desberdin batean gozatzea da, Eskaut metodologiarekin. Autonomia pertsonala, kooperazioa, laguntasuna, gure auzoan eta inguruan parte-hartzea, naturarekiko errespetua, justizia soziala… eta honelako arloak lantzen ditugu, joko-jolasa tresna nagusi gisa erabiliz eta hiru aukeretan oinarrituta: fedea, natura eta konpromezua inguruarekin.

Larunbat arratsaldetan (koskorrak eta kaskondoak) eta igandeetan (oinarinak eta azkarrak) elkartzen gara. Mendi-irteerak, asteburuko irteerak, kanpamentua, etb. egiten ditugu, baita beste jarduerak ere auzoko taldeekin (Olentzero, jaiak…). Covid-19aren aurreko araudi oro betez beti.

Zuen aurre-inskripzioa bidaltzera animatzen zaituztegu lehen bai lehen, taldea antolatzerakoan kontuan izan ahal izateko eta plaza gordetzeko. Aurre-inskripzioa irailaren 10etik irailaren 24ra arte egongo da zabalik. Hona hemen esteka: https://forms.gle/w19P4q3EcqWcamtB9. Aukera ematen da esteka bera beste persona interesdunei zabaltzeko. Lekurik egon ezean, eskaera itxarote-zerrendan geratuko litzateke lekuren bat aske egon arte, edo bestela inguruko beste taldeen informazioa eman genezazuekeen.

Urte guztiak oso bereziak dira, primeran pasatzen dugu eta asko ikasten dugu. Baina hau are hobea izango da, lehenengo 5 urte hauetan egindako bidea ospatuko dugu. ZURBIRRINTZI ESKAUT TALDEAREN 5. urteurrena, guztion artean osatutakoa…

Edozein zalantza izatekotan, gurekin kontaktuan jar zaitezkete: zurbirrintzi@eskaut.org edo 623 28 63 13.

Bidean… BETI PREST!

Zurbirrintzi Eskaut Taldeko monitoreak.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar