2020/2021 KURTSOAREN PRE-INSKRIPZIOAK

Zurbirrintzi, Eskaut metodologia daukan aisialdiko talde bat da, Bilboko 2. eta 4. distrituan kokatuta, Artagan batadun pastoralean, hain zuzen ere Jose María Ugarteburu kaleko 10-12an. Eta Bizkaiko Euskalerriko Eskautak elkarteko taldea da.

Neska-mutilen monitore talde batez osatuta dago, gazteak batez ere eta bolondresak. 8-16 urteko umeentzat zuzenduta dago (2004-2012), momentuz; hau da, Koskorrak, Kaskondoak, Oinarinak eta Azkarrak eskaut hizkuntzan.

Gure helburua aisialdia beste modu desberdin batean gozatzea da, Eskaut metodologiarekin. Autonomia pertsonala, kooperazioa, laguntasuna, gure auzoan eta inguruan parte-hartzea, naturarekiko errespetua, justizia soziala… eta honelako arloak lantzen ditugu, joko-jolasa tresna nagusi gisa erabiliz eta hiru aukeretan oinarrituta: fedea, natura eta konpromezua inguruarekin.

Larunbat arratsaldetan elkartzen gara. Mendi-irteerak, asteburuko irteerak, kanpamentua, etb. egiten ditugu, baita beste jarduerak ere auzoko taldeekin (Olentzero, jaiak…). Covid-19aren aurreko araudi oro betez beti.

Zuen aurre-inskripzioa bidaltzera animatzen zaituztegu lehen bai lehen, taldea antolatzerakoan kontuan izan ahal izateko eta plaza gordetzeko. Aurre-inskripzioa irailaren 21etik urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Hona hemen esteka: https://forms.gle/o1uswtGYZoNEjm3y9 . Aukera ematen da esteka bera beste persona interesdunei zabaltzeko. Lekurik egon ezean, eskaera itxarote-zerrendan geratuko litzateke lekuren bat aske egon arte, edo bestela inguruko beste taldeen informazioa eman genezazuekeen.

 

Edozein zalantza izatekotan, gurekin kontaktuan jar zaitezkete: zurbirrintzi@eskaut.org edo 688 639 550.

Bidean… BETI PREST!

Zurbirrintzi Eskaut Taldeko monitoreak.

Partekatu!