ZURBIRRINTZIREN 2020. URTEAREN HASIERA

Zurbirrintziren izenean oso Gabon zoriontsuak pasa dituzuela espero dugu!

 

Hasteko, igandean 22, familia Zurbirrintzerak auzora irten ziren Olentzero  abestera. Horrez gain, 2019ko Gabonetako lehen super saskiaren irabazlea ezagutu genuen. Zalantzarik gabe, egun oso berezia izan zen, magiaz eta ilusioz betea, non Begoñako basilikan, Beletiko Bakearen Argia gure komunitatearekin partekatu genuen. Azkenean, merkatu gastronomikoa antolatu genuen, zalantzarik gabe arrakasta izugarria izan zuena! Familiak arduratu ziren janari goxoa prestatzeaz, beraz, ez da harritzekoa hainbeste arrakasta izatea.😉

 

Urteari amaiera ona emateko, Zurbirrintzi PIN-era joan ginen eta familian barreak eta momentu berriak partekatu genituen, baita kontatzeko anekdota berriak. Oso ondo pasa genuen denok elkarrekin patinatzen.

 

2019. urtea sinestezina izan da eta hurrengoa hobeagoa izatea espero dugu. Hasteko gogo askorekin, 2020. urteari hasiera ematen diogu!

 

Bidean Beti Prest!⚜️

Partekatu!